Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Liburutegietan ere, adimen artifiziala»

octubre 24, 2024

Urriaren 24an ospatuko den Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak Adimen Artifiziala (IA) eta liburutegien inguruko jardunaldi bat antolatu dugu.
Daniel Torres Salinas eta Wenceslao Arroyo Machadoren eskutik adimen artifizial sortzaileak, bereziki ChatGPT bezalako tresnek, gure lantokietako egunerokotasuna nola eralda dezakeen esploratuko dugu. Lantegian, liburutegietako proiektu eta kasu zehatzak oso modu praktikoan ezagutuko ditugu, baita teknologia horien erabileratik eratorritako hausnarketa tekniko eta etikoak aztertu ere.
Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du, edo, nahiago badu, tailerra beste ikaskideren batekin egin. Edukiera mugatua izango da eta erreserba inskripzio-ordenaren arabera egingo da.

Egitaraua:

8:45-9:00  Harrera

9:00-9:15  Ongi etorria

9:15-10:00  Lantegiaren aurkezpena

10:00-10:30  Kafe atsedena

10:30-13:30  Lantegia: IAren aplikazioak eta aukerak liburutegietan
Tailer praktiko honetan adimen artifizial sortzailea eta ChatGPT bezalako tresnak erabiltzen diren kasuak ezagutuko ditugu, baita erabili ere.

13:30-14:00  Agurra eta topa

Jarduera osagarriak:

Urriak 20, 19:00. After Yang, Kogonada. Zine proiekzioa

Urriak 22, 19:00. Contenido. Carlo Padialekin solasean

 

 

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España