Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lied Arriagan Zikloa 2026: HERA HYESANG PARK & RUBÉN FDEZ. AGUIRRE

marzo 24, 2026

Emozioz, ahots-edertasunez eta musika-sentikortasunez beteriko errezitaldia.

Arriaga Antzokiko Lied Arriagan zikloaren barruan, oraingo honetan, bi interprete arituko dira. Biek elkarrekin jardungo duten lehen aldia izango da Estatuan, eta antzokiko gure Foyerrean egingo dute. Hego Koreako Hera Hyesang Park sopranoak, nazioarteko lirikaren panoraman gehien txalotzen den ahotsetako batek, debuta egingo du gure zikloan errezitaldi intimo batekin. Ondoan izango du Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzaile, musika-zuzendari eta ziklo honetako sustatzailea, zeina ahotsaren bidezko akonpainamenduan ez ezik, liedaren eta operaren esparruan ere funtsezko erreferentea baita.

Hera Hyesang Park aski ezaguna da bere kantu «distiratsuagatik eta jario naturalekoagatik» (The Times), eta lehen mailako agertokietan aritu da; esate baterako, Metropolitan Operan, Berlineko Staatsoper aretoan edo Glyndebourneko jaialdian. Bere ikuspegi artistikoak, Koreako erroak eta New Yorkeko Juilliard Schoolen jasotako mendebaldeko prestakuntza uztartzen dituenak, aparteko sakontasuna ematen dio interpretazio bakoitzari. Berriki izan dituen agerraldi azpimarragarrien artean, orkestraz lagunduta izan dituen parte-hartzeak aipatu behar dira; esate baterako, Los Angeleseko Filarmonikoarekin eta Vienako Sinfonikoarekin izandakoak. Horrez gain, nabarmentzekoa da Breathe albuma merkaturatu duela, Deutsche Grammophon konpainiak argitaratua. Orain, Bilbon egingo du aurkezpena, Rubén Fdez. Aguirrerekin batera, emozioz, ahots-edertasunez eta musika-sentikortasunez betetako errezitaldia eskaintzeko.

  • Sopranoa: Hera Hyesang Park
  • Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España