Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lied Arriagan Zikloa 2026: IRIS CANDELARIA eta RUBÉN FDEZ. AGUIRRE

mayo 19, 2026

Gorantz doan ahots handietako bat, lirismoa, presentzia eszenikoa eta musikaltasun fina biltzen dituena.

Iris Candelaria soprano hispano-finlandiarrak, Europako panorama lirikoan goraka doan etorkizun handiko ahotsak, Arriaga Antzokian egingo du debuta, Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzaileak lagunduta. Helsinkiko Sibelius akademian graduatu zen. Hainbat rol interpretatu ditu, hala nola Zerlinarena (Don Giovanni) eta Constance (Dialogues des Carmélites), Finlandiako Opera Nazionalean, eta Kantari Gazteen programa ospetsurako ere hautatu dute bertan.

Kontzertu honetan, lieda eta kontzertu-abestia uztartzen dituen programa finaz gozatu ahal izango du publikoak, espainiar eta finlandiar errepertorioari arreta berezia eskainiko diona. Egiten dituen errezitaldietan, Irisek liluratu egiten du bere lirismoarekin, presentzia eszenikoarekin eta musikaltasun finarekin. Ruben Fdez. Aguirrek pianoan duen maisutasunarekin batera, sentsibilitatea, teknika eta emozioa izango dira nagusi emanaldian.

Beraz, aukera ederra izango da, nazioarteko hedapen betean dagoen artista hori gertutik ezagutzeko, gure Lied Arriagan ziklo berezi honetan.

  • Sopranoa: Iris Candelaria
  • Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España