Maiatza 19 – 24, Kulturen arteko astea – Elkarrizketa eta garapena
Maiatzaren 21, Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira, kulturen arteko aberastasunaz gozatzeko, partekatzeko eta deskubritzeko mota guztietako ekitaldiak izango dira kultur etxeetan, elkarte anitzen parte-hartzearekin.
Zuzendaria: Ben Sharrock. Erresuma Batua.
Limbo filmaren proiekzioa eta solasaldia. Errefuxiatu siriar baten historia kontatzen du, Eskoziako uharte batean, prozesu burokratikoan harrapatuta, bere nortasunarekin eta etorkizun zalantzagarriarekin borrokan. Filmaren bidez migrazioa, egokitzapen kulturala, bakardadea eta itxaropena aztertuko dira. Proiekzioaren ondoren, eztabaidatzeko eta hausnartzeko gune bat irekiko da.
Informazio gehiago Filmaffinityren webgunean : Limbo (2023).