Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Lina_

octubre 23

Berriro ere fadoa berritzeko erronkari heldu dio Lina_ abeslari portugaldarrak, Raül Refree musikariarekin egindako lehen ekoizpenak izandako arrakastaren bidetik. Fado Camões lana Europa konkistatzen ari da, eta, horretarako, fadoaren gaineko ikuspegi berritzailea eta literatura unibertsalaren egile nagusietako bat (Luis de Camões) uztartu ditu Lina_k, guztia pianoaren soinuarekin, sintetizadoreekin, efektudun biolinekin, perkusio elektronikoarekin eta gitarra portugaldarraren soinu nahasezinarekin zipriztinduta.

Luis de Camões olerkariaren obra oinarri hartuta egindako lan berrian, Linak soinu berritu hunkigarri baten alde egin du, bere ahotsaren adierazkortasuna erdigunean jarrita. Uneka melankolian murgildu arren, adierazpen sentsorial bizi-bizia da, bizitzaren eztanda, existentziaren beraren ospakizuna.

  • Lina_ (ahotsa, teklatua)
  • Pedro Viana (gitarra portugesa)
  • Ianina Khemelik (piano akustikoa, sintetizadorea, biolina)

 

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España