Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literaktum 2024: Adania Shiblirekin solasean «Un detalle menor» liburuari buruz

noviembre 22, 2024

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan.

Saiakera eta eleberria landu dituen Adanía Shibli (Palestina, 1974) literatura arabiarreko izen garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Memoria, hizkuntzaren boterea eta Palestinaren okupazio israeldarraren indarkeria dira bere lanetan jorratzen dituen gaiak.

Un detalle menor eleberrian, Shiblik gertaera tragiko eta erreal bati heltzen dio: 1949an, Negeveko basamortuan, soldadu israeldarrek neska beduino bat bahitu, bortxatu eta erail zutenekoa. Prosa minimalista delikatu eta behatzaileaz baliatuz, giro erabat itogarria sortzen du eleberria osatzen duten bi zatietan.

Detaile xume bat izenburupean, Adania Shibliren azken lana euskaraz argitaratu berri du Igela argitaletxeak, Aitor Blanco Leozen itzulpenarekin.

Elkarrizketatzailea: Yolanda Mendiola.

Hizkuntza: ingelesez, eurskarazko azpitituluekin.

Oharra: Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez), kultur etxeetan (Loiola salbu) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España