Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literaktum 2024: Ipuin Kontalarien X. Maratoia

noviembre 23, 2024

2024ko Literaktum jaialdiaren egitarauaren barruan.

Hona hemen hamargarren maratoiaren egutegia:

11:00etan Irudi-liburuak kontatzen. Peio Añorga. 2-4 urte.

«Album klasiko batzuk eta urte honetan Añorgak sortutako album batzuk kontatuko ditu».

12:00etan Poltsikorako poemak. Amaia Egidazu eta Saroa Bikandi. 4-8 urte

«Poltsikorako poemak umeei bideratutako poesia kontaketa bat da, ahotsaz, gorputzaz eta irudiaz lagundua. Egidazu eta Bikandik sortutako poema ilustratu desberdinak jasotzen dituen bildumatxoa erabiliko dute oinarri moduan. Umeekin erritmoa, errima, hizkuntza eta ahozkotasuna lantzeko baliabide bikainak dira».

17:00etan. Zaku bete ipuin. Dorleta Kortazar. 8-14 urte.

«Zaku berria ipuin zaharrekin
Zaku zaharra ipuin berriekin
Ipuin bete zaku, zer daukagu?
Zaku bete ipuin, zuk bai jakin!»

Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Mejillon Tigre Kolektiboaren Hitz esana ikusi ahalko da maratoiaren baitan. 

Oharra:
Izen ematea beharrezkoa da, erreserbatu botoieko inprimakia betez.

Local

Liburutegi Nagusia – Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
San Jerónimo, z/g
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España