Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literatur solasaldiak: «Coca-Cola bat zurekin» (Beñat Sarasola)

diciembre 16, 2024

Beñat Sarasolaren Coca-Cola bat zurekin liburuaren inguruko solasaldia.

Gidaria: Juan Luis Zabala.

Sinopsia:

Frank O’Hara poetak zuzendutako lehen erakusketaren pase berezia New Yorken. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko artista bi ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O’Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.

New York, Madril, Irun, Montevideo, Donostia, Miarritze. John Ashbery, Grace Hartigan, Luis Gonzalez Robles, Antoni Tapies, Diane di Prima, Ramos ahizpak. Iragan mendearen erdialdea igaro berritan, AEBetako eta Europako kultur mundua astindu zuten dozenaka izen sartu-irtenean dabiltza kontakizun honetan, argiaren —hala itsasertzeko egun batena, nola etxe-orratzen bitarteetakoa—, minduraren eta begirada ironiko bezain alai baten artetik. O’Hararen poemetan gertatzen den bezalatsu, hain justu. Haietako bati zor dio izena Beñat Sarasolaren bigarren nobelak.

Local

Etxarri Ene Kultur Etxea
Elenategi kalea 2, alboko atea (Martutene)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España