Igor Leturiak aurkeztutako euskarazko solasaldian euskal mendizaletasunari buruzko komikiak aztertuko dira: besteak beste, Everest, Iñurrategi anaiak eta Andrés Espinosa komikiak. Haien gidoilari Ramon Olasagasti bertan izango da.
Ramon Olasagasti Aiestaranek (Berrobi, 1972) kazetaritza ikasketak egin zituen Leioan, eta 1993tik 2006ra Euskaldunon Egunkarian eta Berrian jardun zuen. Mendia gogoko izan du beti eta mendiari buruzko informazioa jorratu du aipatutako egunkarietan eta zenbait aldizkari espezializatutan.