Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literatur solasaldiak euskaraz: «Esnearen kolorekoa» (Nelly Leyson)

enero 23

Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa liburuari buruzko euskarazko solasaldia.

Nerea Loiolaren gidaritzapean.

Sinopsia:

1830eko Ingalaterran, Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.

Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.

Itzalen mundua atzera uzteak, ordea, ez dio Maryri mesede hutsa ekarriko. Argitasunaren erreinuan gizakiaren eta ustezko ongileen miseriak ere ezagutuko ditu. Baita hondamendia zein saihetsezina izan daitekeen ere.

Idazkera ikasi berria baliatuz, Maryk xalo-xalo jarriko du paperean bere historia, xalotasunak leunduko ez duen azken epaiaren zain.

Bi talde osatu dira eta guztiek bost liburu irakurriko dituzte urtarriletik maiatzera bitartean.

  • Urtarrilak 23/30

Esnearen kolorekoa / Nell Leyshon, Alberdania (2019)

  • Otsailak  20/27

Euskalia / Mikel Alvarez, Elkar (2022)

  • Martxoak 20/27

Dantzaldia / Irene Nemirovsky, Txalaparta (2006)

  • Maitzak 22/29

Olivetti / Aitziber Etxeberria, Erein (2020)

  • Ekainak  12

Ulu egiteko bolondres bila / Harkaitz Cano, Susa (2023)

*egilea bertan izango da

Local

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia
Nafarroa, 22
Zarautz, Gipuzkoa 079 España