Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatur solasaldiak: «Maurizia, biziminaren hotsa»

noviembre 18

Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Garbiñe Ubedak (Ibarra, 1967) idatziriko eta Ekaitz Agirre Garlukek (Donostia, 1979) marrazturiko Maurizia, biziminaren hotsa (Euskal Herriko Ikastolak; Euskal Herriko Trikitrixa Elkartea, 2025) komikiaz hitz egingo dute. Egileak bertan izango dira.

Garbiñe Ubeda kazetari, diseinatzaile eta idazlea da. 1995ean hasi zen bere lanak argitaratzen eta hortik aurrera idatzi ugari eskaini dizkigu: saiakerak, gazte eta helduentzako eleberriak, gidoiak…

Ekaitz Agirre Garluken lan nagusiak komikiaren munduarekin lotuta daude, bai marrazkilari moduan, bai kolorista lanetan. Egunkari eta aldizkari askotan kolaboratu du; besteak beste, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkarian.

2022ko abenduko Xabiroi aldizkariaren 66. zenbakian Garbiñe Ubedaren gidoiaz eta Garluken irudiekin komiki sail berri bati hasiera eman zioten: Maurizia, biziminaren hotsa, Maurizia Aldeiturriaga panderojolearen bizitzari buruzko lana. Aldizkaria 3 hilabetean behin argitaratzen denez, azken atala eta albuma 2025 urtean argitaratu da. Trikitixa elkartearekin lankidetzan burutu da egitasmo hau.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España