Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatur solasaldiak: «Utzi azalari» (AInara Azpiazu)

mayo 13

Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Ainara Azpiazuren (Hernani, 1980) Utzi azalari (Dobera Euskara Elkartea, 2022) komikiaz hitz egingo dugu. Egilea bertan izango da.

Ainara Azpiazu, Axpi, euskal ilustratzaile, muralgile eta komikigilea da. Soziologian lizentziatu zen eta gero Arte Ederrak ikasi zituen. Besteak beste, Berria, Hernaniko Kronika, Xabiroi, Irrien lagunak, eta Gararen Gaur8 gehigarrian kaleratu ditu binetak. Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu dagoeneko. Hauen artean daude Maddiren ametsak, Printzesa Pixontzia, Lau lagun, Betaurrekoak hozkailuan… Komikigintzan, paperean zein euskarri digitaletan aritzen da. Tupust! Kolektiboko sortzaile eta kideetako bat da eta kolektiboak kaleratutako bi komiki-liburuetan hartu du parte.

Maialen Lujanbiok 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako kartzelako bertsoen inguruko nobela grafikoa da Utzi azalari. Emakume trans bat da protagonista eta azaletik landu du gaia Axpik, irakurleengan hausnarketa sakona eragiteko.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España