Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatura jazarriak 2025: «Un payaso de nailon que enreda y trueca las consignas: el caso Padilla»

mayo 29

Francisca Noguerol unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Heberto Padilla idazleari buruz, Literatura jazarriak zikloaren barruan.

Hitzaldian Caso Padilla ospetsuaren ertz anitzak planteatuko dira. Bere jatorrian sakonduko da, Fuera de juego (1968) poema-liburuaren argitalpenarekin, haren oihartzunarekin eta aztarnekin, bai egilearen lanean – Provocaciones (1973) poema-liburutik La mala memoria (1989) autobiografiara –, bai beste idazle batzuenean.

Francisca Noguerol Literatura Hispanoamerikarreko katedraduna da, Espainieraren Ipar Amerikako Akademian akademikoa, eta Ikerketa Bikaintasunari Maria de Maeztu saria (2023) eta Bikaintasun Akademikoari Gloria Begue saria (2023) jaso ditu. Amerikako eta Europako hainbat unibertsitatetan aritu da irakaskuntzan. Augusto Monterrosori buruzko tesi batekin doktoratu zen, eta tesi horren emaitza izan zen La trampa en la sonrisa: sátira en la narrativa de Augusto Monterroso (1995) liburua. Estatuko eta nazioarteko aldizkari eta argitaletxeetan 250 ikerketa baino gehiago argitaratu ditu.

Local

Liburutegi Nagusia – Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
San Jerónimo, z/g
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España