Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Literatura topaketa: «Idazteaz beste: literatura bandak hizpide»

octubre 22

Gonbidatu ditugun bi literatur taldeen artean ia 30 urteko aldea egonagatik, literatura ibilbidearen hastapenetan taldean sortzearen garrantziaren inguruko elkarrizketa saioa izango da, beste hainbat gairen artean.

Literatura banda hauek Urruzuno gazteentzako literatura leihaketen ostean sortu ziren. Bata 1993an, Lubaki Banda: Duela 20 urte literaturazale gazte talde batek aurkeztutakoa Durangoko Azokan. Harkaitz Cano idazlea eta Asier Serrano idazle eta musikaria izan ziren talde haren bultzatzaileak. Eta berriki, gazte talde batek  Behe Banda sortu dute: gune bat nahi zuten eskola gisa funtzionatzeko, garaikideen testuak irakurtzeko, elkarrekin idazteko, kritika egiatiak jasotzeko eta batak besteari laguntzeko; baina baita kolektiboan sortzeko ere, lehiatzen aritu behar izan gabe.

Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.

Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.

Sarrera doan

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

Local

El Pilarreko Liburutegia
Konstituzio plaza, 5
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España