
Beraien esperientziatik abiatuta, antzerki testuen idazketa eta eszenaratzea izango ditugu hizpide, eta baita literatura lanen antzerki zein zine egokitzapenak ere.
Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.
Mikel Ayerbe Sudupe Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea da, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.