«Emakume* LGTBIQ+ lagun talde batek adiskidetasunean sakondu, esperimentatu, jolastu eta tentsio sexualak askatu nahi ditu orgia baten bidez.
Orgia gizartearen fantasia sexual ohikoenetariko bat da; orokorrean gizonezko txuri hegemonikoengandik irudikatua. Baina… Nola izango litzateke orgiaren iruditegi patriarkal eta heterosexualarekin apurtzea, orgia hau errealitate bat bilakatuz?
Desio askatzaile hori sortze bidean egongo dira protagonistak. Baina… ez dakitena da euren muga eta oztopo propioak gainditu beharko dituztela.
Emanaldi honekin publikoa sortze bidean dagoen pieza honen xehetasunak deskubritzera gonbidatzen dugu, plazer femeninoa askatzen eta ikertzen jarraituz.
Antzezlanaren helburua publikoari sortzen ari garen piezaren parte egitea da; lanketan jarraitzen lagunduko digun hausnarketa eta eztabaida gune bat sortuz.«
Fitxa artistikoa: