Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loinatz Jaiak 2025 Beasainen: egitaraua

mayo 30 - junio 8

2025eko Loinatz jaiak maiatzaren 29tik ekainaren 8ra ospatuko dira. Aurtengo jaiak eta egitarauaren azala iragartzeko kartel irabazlearen egilea Luis Angel Argote Martin gasteiztarra izan da eta haurren mailan Alkartasuna Lizeoko Nahia Altuna Gonzalez (LH 5). Aipatu, egitaraua etxe guztietara banatzen hasi dela eta norbaitek jasoko ez balu Igunean eskuratu ahal izango duela. Horretaz gain, udalaren web atarian ere zintzilikatua egongo da telefono mugikorrean eduki ahal izateko. 

Iaz izandako erantzun onaren ondotik, jaiei hasiera ematen dien ekitaldi ikusgarriena sare sozialen bidez zuzenean emitituko dela jakinarazi da. Mariren jaitsierak sortzen duen ikusmina eztabaida ezina da eta berriz ere udalaren youtube kanaletik eskainiko da zuzenean. Iazkoak lau mila ikustalditik gora izan zituen eta argi dago edozein lekutik ikusteko aukera eskaintzea zeharo interesgarria da. Edonon, pantaila bat eta internetarako konexioa edukita, etxeetan, tabernetan eta Beasaindik kanpo dauden beasaindarrek ere ikusi ahal izango dute. Baita ondoren ere, grabatua geratuko baita. Udalerriko pantaila digitaletan ere ikusiko da. 

Dron ikuskizuna

Berritasunen artean, ekitaldi nagusia Drone ikuskizuna izango da. Dron ikuskizuna gauez zeruan argi LEDekin hornitutako hamarnaka edo ehunka dronen erakustaldi artistikoa da, musika eta soinu-efektuen erritmoan sinkronizatuta hegan egiten dutenak. Drone hauek software espezializatu baten bidez kontrolatzen dira, ikus-entzunezko esperientzia paregabea sortuz. 

Flock Drone Art Studio enpresa, Espainian aitzindaria den enpresa, izango da ikuskizuna eskainiko duena. 120 drone erabiliz, mugimenduen bidez irudiak osatuko dituzte, hizkiak, hitzak eta ikonoak sortuz. Ikuskizun hauek, teknologia, artea eta jasangarritasuna uztartzen dituzte, su artifizial tradizionalei alternatiba berritzaile eta ingurumenarekiko errespetuzko bat eskainiz. Ohiko lekuan eskainiko da ikuskizuna eta publikoaren kokapenari dagokionez ere betiko tokian jartzea gomendatzen dute antolatzaileek ikuspegi ona izateko. 

Haurren danborrada eguerdian eta gazteentzako tailerrak

Haurrek emango diote jaiei hasiera danbatekoarekin, aurten Murumendi Eskolako haurrak izango dira (LH 5ekoak). Maiatzaren 30ean 18:00etan izango da. Barraken irekiera dela eta aipatu aurten ere “Zaratarik gabeko ordua” ekimena ere izango dela. Aniztasun funtzionala duten pertsonen alde, mozorroen egunean ezik, barraketako musika etengo da egunero ordu betez 18:00etatik 19:00etara. Haurrentzako puzgarrien egunetan ere berdin. 

Larunbatera pasaz, danborradak hartuko dituzte kaleak egun osoan. Izan ere aurten haurren danborrada eguerdira itzuliko da. Koxkola txaranga eta Musika Eskolako bandak lagunduta 12:00etan irtengo dira haurrak Igartzatik. 

Aipatzekoa da baita ere, iazko iradokizunei jarraituz, eguerdiko kale giroa indartzeko lehen larunbatean eta ingandean Koskola txaranga eta Matraka elektrotxaranga izango direla kalez kale. 

Ekarpenei lotuta, gazteei zuzendutako eskaintza haunditzeko, hainbat tailer antolatu dira. Esaterako, lehen larunbatean Iturralde plazan Skate erronkak, graffitia eta DJ-a izango dira arratsaldean 12-18 urte bitartekoentzat eta hurrengo egunean arratsaldeko lauretan 12-16 urtekoentzat toki berean eskulan tailerra. Ekainaren 7an arratsaldez, familiei zuzenduta eskulan tailerra egongo da toki berean. 

Zea Mays eta Süne

Kontzertuei dagokionez, Süne eta Zea Mays taldeak izango dira kartel-buru. Bigarren asteburuan, ostiralean Zea Mays eta larunbatean Süne izango dira.  Biak Bideluze plazan. Beasaingo Muxutruk erromeri taldea ere lehen ostiralean izango da hutsik egin gabe Bideluze plazan. Larunbatean Goxua´n salsan taldea. Gainerakoan jaietako musika eskaintza talde hauekin osatuko da: Trannce taldea, Nafar jotak, eta saloiko dantzak DJ Txominen eskutik. Hauez gain, txistulariak, gaiteroak, Loinatz udal musika eskolako banda eta trikitilariak ez dira faltako. 

Ohiko ekitaldiak, tradizioarekin lotura dutenak, eta kirol jarduerek bere lekua dute egitarauan; sokadantza (agintari, haur eta helduena), asteleheneko prozesioak, pilota txapelketa herrikoiak, koadrilen arteko futbitoko finala, arrantza lehiaketa, xake jokaldiak, haurrentzako jolasak, astearteko azoka berezia, bertso-saioak, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, dantza topaketa, herri kirol jaialdia, eta beste hainbat. Beasain Jaietan aldizkariak bere hitzorduari ez dio hutsik egingo eta salgai jarriko du Beti Bizi elkarteak 2025ko alea. 

Local

Larratxoko auzoa
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España