Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: egitaraua

marzo 9 - marzo 28

Loraldia Festibalak bere 12. edizioa martxoaren 9tik 28ra bitartean ospatuko du.

BAGA, BIGA, HIGA, MAURIZIA! lelopean, Loraldia Festibala martxoaren 9tik 28ra bitartean itzuliko da Bilbora hamabigarrenez, euskal kulturaren proposamenik berritzaileenak plazaratzeko asmoz.

Guztira, 25 proposamen eskainiko dira eta 29 ekintza burutuko dira. Programazio artistikoari dagokionez, musika, dantza, teatroa, esperientzia digitalak, zinea, literatura, bertsolaritza, naturatik ibilbidea eta murgiltze-esperientziak izango dira.

Aurtengo egitarauan, besteak beste, Nogen taldeak 10. urteurrena ospatuko du edota Ikimilikiliklik Vol. 2, Loraldiaren produkzio berria, nabarmenduko dira. Loraldian ohikoa denez, diziplinen uztarketaz gain, belaunaldi ezberdinetako sortzaileak bilduko ditugu, Bilboko kultur gune eta areto garrantzitsuenetara helduko gara eta arriskuak hartuko ditugu kultur proposamenberritzaileak aurkeztuz.

 

Local

Arteako Herriko benta
Artea, Bizkaia 023 España