Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: HABIA

marzo 21

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Oharra:

  • emanaldia Arraitz auzoko parkingetik gertu, kotxez hurbil daiteke

Elena Haira, Maia Iribarne Olhagaray, Maiana Aguerre, Amaia Hiriart

Habiak ahots xarmangarriak ditu. Musika jotzeko molde polit eta delikatua. Nortasun goxoa. Ederra da, harmoniatsua da. Habia ahots eta musika tresna taldea da. Sorkuntza espazio bat bezala kontsideratzen dute, kulturan murgilduak diren musikari gazteentzat.

Hizkuntza, ekologia, amodioa, sexua, artea, kultura, bizia… azaltzen dira Iparraldeko talde honen melodietan. Emozioak ekoiztea dute helburu. Poesia garaikidean oinarritzen den ikerketa berri bat jarri dute martxan. Gaurko hizkuntza librean arituko dira, sorkuntza berri baten bidean.

Duela bost urte hasi ziren musika eremuan. Soka tresnak (biola, biolina eta txeloa) eta ahotsak uztartuz hasi ziren herri kantak jorratzen. Zuzendaritza artistikoan Kristof Hiriart aritzen da.

*EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean

Local

Arraitz auzoa
Bilbao, Bizkaia 020 España