
2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.
«Hizketak«, bi pieza eszeniko ezberdinez osatua da, baina biek dantza, kantua eta soinuak uztarturik. Memoria, sorkuntza horren ardatza da, jakinez hemen jokoan dagoena euskal kultur legatuaren eta idazkera garaikidearen arteko kodeak gainditzea dela. Lehen pieza, “Ahaidetxea” izenekoa, Etxahun-Barkoxe (1786-1862) euskal poetaren olerki-kantu batean oinarritzen da. Bigarren pieza, “Frontoien bakardadean”, euskal pilotaren keinuek zeharkatzen dute, abstrakzioaren bidez sakonki landua den bitartean. Trantsizio labur batek bi piezen arteko lotura egiten du. “Hizketak”, mugimendua, ahotsa eta soinuak miatzen dituen sorkuntza, oroimenaren intimoenetan.
Fitxa artistikoa: