Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: IKIMILIKILIKLIK Vol.2

marzo 12

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta IKIMILIKILIKLIK izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten.

Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik. Abangoardiak 50 negu bete ditu, udaberriari begira igaro dituena. “Dena dago egiteke” eta “‘dena egina dago” garaien arteko zilbor-hesteari helduko diogu. Jatorrizko Ikimilikiliklik bidekidekariarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuna.

Zuzendaritza artistikoa: Edurne Azkarate.
Interpretatzaileak: Iñaki Salvador, Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro), Libe Kortazar, Intza Alkain, Itziar Garaluce.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España