
2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.
10. urteurrena ospatuko du Nøgen taldeak bira berezi honekin. Ziklo aldaketarako abagunea beraz, donostiar boskotearentzat: «Åben Cirkel» deritzon diskoan, bai abestietan bai zuzenekoetan, etxe bat irudikatzen zuten, eta hori defendatu dute Euskal Herrian zein atzerrian emandako kontzertuetan.
Haien hitzetan, «orain, 10 urte bete ditugunean, aro honi amaiera ematera behartuta gaude. Kutxak bete eta etxea hustu. Hurrengo geltokia bilatuko dugu». Bidaiari ekiteko prest.