Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: VERDE PRATO «Bizitza eztia eta Euskal Pop Erradikala»

marzo 15

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Euskal kantutegia berritzen ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle da Verde Prato. Ohikoak ez diren bideetatik ari da sortzen etorkizunari begira, baina iragana ahaztu barik. 

Horregatik, kontzertu honen atal nabarmena izango dute Euskal Rock Erradikala etiketa daramaten hainbat kantek. Verde Pratok berak miresten dituen laurogei hamarkadan sorturiko abestiak dira: “Pakean utzi arte” (Hertzainak), “Zu atrapatu arte” (Kortatu), besteak beste. Belaunaldi baten erreferentziak izan ziren kanta hauek mundu propioetara eramango ditu, ikuspegi berri eta femeninoagoa agerian utziz.

Verde Prato neofolk izeneko eremuan kokatzen dute adituek. Proiektu honen atzean Ana Arsuaga artista dago. Feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura bezalako gaiak jorratzen ditu haren sormenetan. Munduan zehar ibili da azken aldi honetan, Kanada, italia, Herbehereak… herrialdeetan zehar bira bat plazaratu berri du. 

Lasaitasuna eta gozotasuna islatzen dituen paisaian eroso aritzen da. Euskal musikaren esperimentazio arloan eta abangoardian kokatzen den kantaria da.

*Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan.

 

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España