Euskal kulturaren transmisioa erronka eta aukera handia da hezkuntza-komunitatearentzat. Hezitzaileek eta kultur eragileek gero eta behar handiagoa dute kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten tresna eta baliabide berriak ezagutzeko, eta horretan sakontzeko. Hori dela eta, Loraldia Eskolaren 3. Topaketa antolatu da, transmisioaren erronkak eta aukerak aztertzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarlanerako espazioak sortzeko.
Hezitzaileak eta irakasleak ezinbesteko bidelagunak dira euskal kulturaren transmisioan. Haien lanak funtsezko zeregina betetzen du belaunaldi berriek euskal kultura ezagutu, barneratu eta bizi dezaten. Formazio egokia, baliabide eskuragarriak eta metodologia berritzaileak ezinbestekoak dira transmisio eraginkor bat lortzeko, eta horretan sakontzea izango da topaketa honen helburua. Hortik aurtengo topaketaren izenburua: «Euskal kultura harrobi gosez: hezitzaileak eta irakasleak bidelagun».
Maiatzaren 8an, Bilbon, euskal kulturaren transmisioa indartzeko eta hezkuntzaren bidez euskal kulturaren harrobia elikatzeko bide berriak jorratuko dira. Hezkuntza-komunitatearentzako eta kultur transmisioan diharduten profesionalentzako topaketa paregabea izango da, esperientziak partekatu eta elkarlanerako aukerak zabaltzeko.
Topaketa hau irakasleentzako, hezkuntza-komunitateko kideentzako eta kultur eragileentzako zuzendua dago. Eguneroko jardunean kultura nola transmititu aztertuko da, eta horretarako, formazio, baliabide eta praktika onak partekatuko dira.
Hizlari eta partaide esanguratsuak izango dira, hezkuntza eta euskal kultura uztartzen dituzten proiektuak aurkezteko. Ikasteko eta sare berriak sortzeko aukera paregabea izango da.
Oinarrizko informazioa
Data: Maiatzak 8, osteguna
Lekua: DOK Bilbao Berrikuntza Faktoria
Ordua: 09:30-13:00
Izena emateko: hemen sakatu