Urtarrilaren 25ean, larunbatean
9:30 – 15:00
NOR DEN
Hiru urterekin hasi nintzen dantzan Dantzarte ballet eskolan. Nire herriko ballet eskolan dantzarekin lehen kontaktua izan ostean, argi nuen nire ibilbide profesionala dantzara bideratu nahi nuela eta 15 urterekin dantza ikasketa profesionalak hasi nituen Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioan, Gasteizen. Ikasketak bukatu eta 3 urte egin nituen Dantzaz gazte konpainian. 2016an Poloniako Gdansk hiriko Baltycki Teatr Tanka konpainian egin nuen lan. 2017an, Lasala konpainiako dantzari gisa hasi nintzen eta bertan jarraitzen dut. Horretaz gain, proiektu ugaritan parte hartu izan dut musikan, dantzan antzerkian eta baita nire sorkuntza propioetan ere.
TAILERRA
Ariketa eta jolas ezberdinen bitartez, burua eta gorputzaren arteko konexioa landuko dugu. Modu kontziente baten, gure mugimendu aukera guztiak ikertuko ditugu.
Esperientzia ez da beharrezkoa, gozatzeko gogoa bai.