Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia Plaza 2025 (Zaratamo-Arrigorriaga): Hitzaurrea: «PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA ETA FIKZIO FABRIKA»

octubre 25

Zaratamo-Arriagorriako 2025eko Loraldia Plaza jaialdiaren barne.

Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den etorkizuna? Are etorkizunik izango ote den? Guk ere bai. Baina, zuk bezala, guk ere ez daukagu erantzun argirik. 

Horregatik, soinu-esperientzia digital hau ez da etorkizunari buruzkoa. Edo, beharbada, bai. Gaurko urratsek sortuko dituztelako biharko bide berriak. 

Egunero erabiltzen duzun mugikorra eta aurikularrak baino ez dituzu behar. Eta denbora, zure herritik paseatzeko. Esperientzia hau, funtsean, oinez gertatzen den jolas bat delako. Zure erabakien mende dagoen banakako ibilaldi bat. 

Ongi etorri orainaldira. Ongi etorri etorkizunaren hitzaurrera.

Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen digute kaleetan barna. Plazatik  abiatuko gara eta norbera telefono mugikorra eta aurikularrak erabiliz, istorio baten barnean murgiduko da. Gure erabakien arabera, alde batetik edo bestera joango den istorioa.

*Emanaldi hau Loraldiaren Sormen Digitala Bekaren egitasmoaren emaitza da.

Local

Lonbo Aretoa – (Udaletxeko plaza)
Urgoiti Pasealekua, 3
Arrigorriaga, Bizkaia 011 España