Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia Plaza 2025 (Zaratamo-Arrigorriaga): MORAU ETA BEÑARDO GOIETXE

octubre 26

Zaratamo-Arriagorriako 2025eko Loraldia Plaza jaialdiaren barne.

Morau, Beñardo Goietxe eta Mattin

Ardo dastaketa eta kantuak uztartzen dituen ekitaldia da. El Mozo upeltegi arabarra, alde batetik; eta bestetik, Morau eta Beñardo Goietxe kantugileen  ardoari gorazarre.

El Mozo Wines familia proiektu txiki bat da, Lantziego Arabako Errioxan kokaturik. Mahastizaintza tradizionala, jasangarria eta organikoa dute helburu eta ardogintza ahalik eta naturalenen sortzen ahalegintzen dira. Gurasoek eta aitona-amonek utzitako mahasti guzti-guztiak lantzen eta errespetatu dituzte. Mundu global honetan Lantziegoko mikroardo hauek ardogintzari begiratzeko beste modu bat da.

Morau, eta Beñardo Goietxe  berriz, batu ziren “Ardo” izeneko proiektua burutzeko. Morau, Hernanin sortutako  kantugilea dira.  Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Folk-rock kantautore honek gizartearen kronistatzat hartzen du bere burua. Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean aritzen da ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratzen.  Beñardo Goietxe, berriz, gitarra jotzaile eta kantari beratar aparta da.

Kopa altxatu, ospatu eta gozatzeko unea izango da. Ardoaren inspirazio betierekoa eta artista talde  honek eskaintzen digun kontakizun eta bizipen bilduma zoragarriekin topa egingo dugu. Topa!

Local

Edurne Garitazelaia Kultur Etxea (Arrigorriaga)
Urgoiti Pasealekua, 8
Arrigorriaga, Bizkaia 011 España