Zaratamo-Arriagorriako 2025eko Loraldia Plaza jaialdiaren barne.
2018ko udazkenean, Ruper Ordorikak “Bakarka” izeneko lehen lana argitaratu zuen. Sei urte beranduago “Bakarka II” plazartu du. Bi musika lan hauekin bere ibilbideko kanta adierazgarrienetako batzuk errepesatu eta modu soilean moldatu ditu.
Arkotxara gerturako da bigarren alea aurkeztera. Ruperrek bere errepertoriotik 12 kanta aukeratu eta grabatu ditu artifiziorik gabeko formatu honetan, kantaren esentzia biluztea ahalbidetzen dion formatuan.
Kanten artean, “Erruduna”, “Zaindu maite duzun hori” eta “Zaldiak negarrez” aurkituko ditugu, Rupertorioan dirdira berezia izan duten sormen historikoak. Ruper Ordorikaren kontzertu guztiak ospakizun bilakatzen dira. Arkotxan ere zainduko dugu maite dugun hori.