Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Loraldia Plaza Arrigorriaga – Zaratamo 2024: «Aztarnak. Mihise gaineko dantza»

octubre 26, 2024

2024ko Loraldia Plaza Arrigorriaga – Zaratamo jaialdiaren barne.

Hamar dantzarik mihise zuri baten gainean dantza egingo dute eta sortutako keinuaren eta aztarnaren bidez mihisea lohituko dute. Dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ikuskizun ikusgarria. Ekintza perfomatiboa da eta honen bidez euskal dantzaren praktika artistikoa arte plastikoarekin bateratzen da. 

“Body art” agerian dago ekitaldian eta memoria kolektiboa piztea du helburu. Memoria hori ikusleek mihisearen gainazalari buruz egindako erregistroaren eta ikusizko kontakizunaren bidez ezagutu eta barneratzen dute.

Euskal dantza tradizionalak berriro moldatuko dira joera garaikidean. Ikerketa baten ondorioz, dantza sormen honek espazio berriak zabaltzen ditu euskal dantzagintzan.

Local

Xoxokako plaza
Urnieta, Gipuzkoa 072 España