Tailerrean aktorearentzako teknika ezberdinen ezagutzan sakonduko da. Alde teknikoak jorratu ondoren alde poetikora pasatuko dira. Inprobisazioak eta ekintza txikien sorkuntzak hartuko dute garrantzia tailerraren bigarren partean. Antzerkiaren labirintoan murgiltzeko prest?
Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin batera Mina Espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. Antzerki antropologian aditua, hainbat ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. 2007an ArteDrama arte eszenikoen plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa. Egun, maite duen antzerkia egiten jarraitzen du, zuzendari zein aktore lanetan.