Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Loreen hizkuntza»

diciembre 19

Maitasuna pantailan zehar, ghostinga, bat-egiteak eta desadostasunak, koldarkeria, ilusioak eta itxaropenak.

Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.

El lenguaje de las flores – Loreen hizkuntza zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, bi hizkuntzatan (gaztelaniaz eta euskaraz) antzeztua eta Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea (lausenguak).

Proiektu honen bidez, bere ibilbidea abiatu du euskal antzerki-konpainia berri batek, La Mapatxa Teatroak

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai
  • Dramaturgia: Unai Izquierdo
  • Interpreteak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai
  • Zuzeneko musika: Ibon Belandia
  • Zuzendariaren laguntzailea: Diego Pérez
  • Ikusizkoak: Inés Bermejo
  • Eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua
  • Argiztapenaren diseinua: Soledad Carril
  • Jantzien diseinua: Ana Turrillas
  • Elkarlana: Arriaga Antzokia

Local

Kurtzio Kultur Etxea – (kURTZIO KULTUR ETXEA)
Mendieta, 11
Sopela, Bizkaia 085 España