Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Loreen hizkuntza»

mayo 23

Lorcaren Doña Rosita la soltera o El lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu La Mapatxa Teatroa euskal antzerki konpainia berriaren antzezlanak, eta azken urteotan ligatzeko prozesua nola aldatzen den ere lantzen du.

Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik. Loreen hizkuntza zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagunduta, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak (lausenguak) norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea.

Local

Tabakalera – (Gazteszena eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España