
Nola igaro da horren azkar denbora?
Abi Morganen Lovesong antzezlana, maitasunaz eta denboraren joanaz hitz egiten duen istorio hunkigarria da. Maggie eta Billyren bizitza du istorio honek ardatz, gaztaroko pasiotik hasita, berrogei urte elkarrekin igaro ondoreneko isiltasuna islatzeraino. Maggie eta Billy aste erabakigarri baterako prestatzen ari diren bitartean, iraganaren eta orainaren arteko etengabeko nahasketa ematen da, aurrez aurre jartzen direlarik haien bertsio gazteenekin.