Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Lu Xun y Shen Congwen: dos caras de la modernidad literaria china»

mayo 15

Maialen Marin-Lacarta unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Lu Xun eta Shen Congwen idazleei buruz, Literatura jazarriak zikloaren barruan.

Hitzaldi honek XX. mende hasierako txinatar literatura aztertzen du, bizipen eta literatura-estilo desberdinak dituzten bi egileren bitartez. Hala ere, beren lana historiografia literario maoistak markatu zuela partekatzen dute. Batetik, Lu Xun, Txinako literatura modernoaren aitatzat hartzen dena, eta, bestetik, Shen Congwen, 1930eko hamarkadaren amaierako polarizazio politiko eta sozialaren ondorioak jasan zituen egilea.

Hitzaldian 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Txinako modernitate literarioa bultzatu zuten aurrekari eta testuinguru historiko, politiko eta soziala aurkeztuko dira, baita bi egile horien bizitzan eragina izan zuten gertaerak ere. Bere obren zatiak ere irakurri eta komentatuko dira. Bi autore horien lanak eta biografiak literaturak funtsezko eginkizun soziala betetzen zuen garai batera hurbiltzen lagunduko digute.

Maialen Marin-Lacarta txinatar literaturako itzultzailea da eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea. Txinerazko literatura eta txinerazko itzulpen literario klaseak ematen ditu bertan. UABn sartu aurretik, irakasle eta ikertzaile izan zen Hong Kong Baptist Universityn sei urtez, eta, aurretik, Parisko Institut National des Langues et Civilisations (INALCO) erakundean doktoratu zen. Txinako literatura eta sinofonoaren zirkulazio globala aztertzen du, bai eta itzultzaileen azterketa etnografikoa eta itzulpenen ekoizpen- eta zirkulazio-prozesuak ere. Shen Congwen, Liu Na ‘ou, Du Heng, Mu Shiying, Pema Tseden edo Yang Lian bezalako idazleak gaztelaniara itzuli ditu eta Mo Yan eta Yan Lianke euskarara. 2012an Jokin Zaitegi saria jaso zuen, Aiora Jakarekin batera, Mo Yan Nobel saridunaren Hori da umorea, maisu! ipuin antologiaren itzulpenagatik.

Local

Liburutegi Nagusia – Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
San Jerónimo, z/g
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España