Non geratu da giza sormena adimen artifizialak menderatutako mundu honetan?
Mundu distopiko batean, adimen artifiziala gizakiaren bizitzako alderdi guztietan gailenduko delarik, sistemaren balizko aldaketa subertsibotzat hartuko da aurrez ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen gizabanako oro, eta, beraz, desagerrarazi egin beharko da, bake eta segurtasun kolektiboak ez hondatzeko. Etorkizun kezkagarri horretan, Amalur sortu da, gizateria lozorro emozionaletik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko.
Adimen artifiziala (AI, ingelesezko sigletan) agertzeak aukera ugari zabaldu ditu, eta itxaropen handiak sortu ditu gizateriaren etorkizunari buruz; baina, aldi berean, hainbat zalantza, ziurgabetasun eta beldur planteatzen ditu. AIarekin, non geratuko dira gizaki bihurtzen gaituzten sentimenduak? Zer espazio geratuko da sormenerako?
AI (Amalur Indarra) Lucia Lacarra Balleten bigarren ekoizpena da, Lost Letters ikuskizun txalotuaren ostean —Lost Letters Arriaga Antzokian estreinatu zen, eta Lucia Lacarra euskal izarra buru duen konpainiaren debuta izan zen—.
Fitxa artistikoa:
Estreinaldia Arriaga Antzokian.