Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Lucía Lacarra Ballet: «Lost Letters»

noviembre 22, 2024

Lost Letters (Cartas Perdidas), Matthew Goldingek koreografiatutako lehen ekoizpen zirraragarria, adin guztietako ikusleak liluratuko dituen istorio hunkigarri eta oroigarri bat kontatzen du. Lost Letters-ek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu egiazko istorio bat hartuta; galdutako konexioen gaiak aztertzen ditu eta komunikazioaren ahalmenari buruz hausnartzera gonbidatzen du publikoa.

Historiako gerra guztietan, gudu-frontean eskuz idatzi eta etxean kezkaz beteta erantzundako gutunak ezinbesteko konexioa izan dira soldaduen eta haien familia eta gertukoen artean. Baina, zer gertatuko zatekeen gutun horietako bat galdu izan balitz? Frank Bracey Lehen Mundu Gerrako artillariak emazte Wini idatzitako gutun batean oinarrituta, Lost Lettersek irudikatzen du nola aldatuko zatekeen emakume horren patua senar maiteak bidalitako gutuna inoiz jaso izan ez balu. Egiazko istorio bat hartuta, Lost Lettersek ballet baterako gidoia eta jatorrizko argumentua sortu ditu. 

  • Lucía Lacarra & Matthew Golding, kontzeptua eta eszena zuzendaritza
  • Matthew Golding, koreografia
  • Sergei Rachmaninov & Max Richter, musika
  • Lucía Lacarra & Gianluca Battaglia, jantziak

Local

Kursaal – (Terraza)
Zurriola Pasealekua, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España