
Gizakiak betidanik izan du nahi duena egiteko gogoa. Baina posible al da hori? Ala gure patua idatzita dago, eta ezin dugu aldatu?
Luis ironiaz mintzo da horoskopoaz, gure patua izarretan idatzita dagoelako froga ukaezinaz, eta baita autokarabanez ere, gure patua errepide-mapetan idatzita dagoelako frogaz, alegia. Bakarrizketa honetan, txakurkume baten amorru biziz helduko die hainbat gairi: aingira elektrikoak, pubiseko ilea, soja-esnea, euria eta adierazpen-askatasuna, besteak beste. Gai polemikoak izanagatik, Luis ez da beldur.
Zergatik? Beldurrak barrea uxatzen duelako, eta, alderantziz, barreak beldurra uxatzen duelako.
Bakarrizketa honetan, pausoz pauso, erromesaldia egingo dugu absurdoaren, surrealismoaren eta irudimenaren larreetan barrena. Zentzurik ba al du horrek guztiak? Batere ez. Baina inork ezin dio Piedrahitari ezer esan, arrazoi bakar batengatik egiten duelako egiten duena: sudur puntan jarri zaiolako. Idatzita dago, eta ezin dugu aldatu.
Fitxa artistikoa:
Sarrerak:
22€. Kontsultatu deskontuak
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.