
Amorebieta-Etxanoko Udalak jardunaldi bereziak egingo ditu otsailean Santiago Onaindia ikerketa bekari ikusgarritasuna emateko. Beka horrek, 1989tik, euskarazko ikasketa eta sorkuntza intelektuala bultzatzen ditu. Ekimen honekin, Santiago Onaindia zornotzar idazle eta ikertzaileari omenaldia egiten dio Udalak, bere heriotzaren 30. urteurrenean, eta kultura kritiko, sortzaile eta konprometituaren aldeko apustua indartzen du.
Lourdes Iriondo, jardunaldien ardatz
Bekaren jarduera herritarrei gerturatzeko, Udalak jardunaldi bereziak antolatu ditu. Aurtengo ekitaldiak Lourdes Iriondo izango du ardatz, XVIII. edizioko lan sarituaren protagonista: “Lourdes Iriondo, Bide-urratzaile. Literatura eta kantagintza aztergai”, Alex Gurrutxaga eta Lorea Jainagak egindako ikerketa.
Ikerketa horrek Lourdes Iriondoren lana balioan jartzen du; euskal musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eta diktadura garaian euskarazko haur literaturako lehen egileetako bat. Lanak ikuspegi feminista eta kulturala erabilita berreskuratzen du bere ibilbidea eta nabarmendu egiten du emakume sortzaileentzat eta euskararentzat garai historikoki gogor batean egindako ekarpena.
Horregatik guztiagatik, jardunaldi hauek modu pluralean eta inklusiboan diseinatu dira, haur, gazte eta helduentzako proposamenekin:
Horrez gain, otsailean zehar, liburutegiak Santiago Onaindia Bekaren bidez argitaratutako liburuak bilduko dituen erakusketa berezi bat hartuko du, Berbalapiko programaren baitan, “Santiago Onaindia beka, 36 urte euskal literatura ikertzen” goiburupean.
Udalak jardunaldi hauekin bat egitera deitu ditu herritarrak, Santiago Onaindiaren ondarea bizirik mantentzea eta aldi berean euskal kultura indartzen jarraitzeko.