Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako»

febrero 11

  • “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” dokumentalaren proiekzioa, Zinemaldian estreinatu berri dena. Dokumentalak Lourdes Iriondok musikari, kulturari eta memoria historikoari ikuspegi feministatik eta sozialetik egindako ekarpena nabarmentzen du. Saioa otsailaren 11n izango da, asteazkenean, 19:00etan, Zelaietako auditorioan.

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala.

Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen, eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaria: Inge Mendioroz Ibañez (Espainia)
  • Gidoia: Idoia Garzes Aldazabal
  • Koekoizlea: maluta* films
  • Argazkia: Haritz Arrizabalaga
  • Muntaketa: Inge Mendioroz Ibañez
  • Musika: Maite Arroitajauregi, Mursego
  • Soinu: Koldo Corella
  • Iraupena: 72 minutu.

 

Local

Zelaieta Zentroa
Zelaieta Parkea, z/g
Amorebieta-Etxano, Bizkaia 003 España