Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Lurraldea, tradizioa eta transmisioa» topaketa

febrero 19

Lehen sektoreko profesionalen, artisauen, kultura-bitartekarien eta herritar interesatuen arteko topaketa eta hausnarketarako gunea. Baserria, oroimenaren eta landa-ondarearen sinbolo bizia, leku ezin hobea da kulturak, bitartekaritzak eta praktika tradizionalen berreskurapenak egungo erronkei aurre egiteko tresnak nola eskaini eztabaidatzeko. Otsailaren 19an, Patrim 4.0 proiektuaren barne.

Kultura, artisautza, nekazaritza eta artzaintza elkarrizketan, jasangarritasunaren eta jakintzaren transmisioaren alde.

Landa munduak bidegurutze bat bizi du gaur egun: nekazariek, artzainek eta landa-komunitateek erronka handiei egin behar diete aurre — klima-aldaketa, despopulazioa, belaunaldi-erreleborik eza, elikadura-subiranotasunaren galera —, eta mendeetan zehar lurraren zaintza eta ekosistemen jasangarritasuna bermatu zuten antzinako jakintza eta egiteko modu asko desagertzeko arriskuan daude.

Egunean zehar, solasaldiak eta eztabaida-mahaia izango ditugu, begiradak gurutzatzeko: lurra eta abereak lantzen dituztenen esperientzia, eta errealitate horiei ahotsa eman eta oroimena bizirik mantentzea bilatzen duten proposamen kultural eta artistikoak.
Etorkizuneko bideak elkarrekin entzuteko, partekatzeko eta ereiteko gonbita, iraganeko sustraietatik abiatuta.

Programa:

08:30-9:00
Harrera eta ongi etorria. Parte hartzaileen harrera.

9:00-9:20
Performancea baserrian: txalaparta. Zurartean txalaparta elkartea.

9:20-9:30
Topakearen aurkezpena

09:30-10:30

“Etorkizuna ereitea: nekazaritzaren eta artzaintzaren indarra”.
Biziola, Eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko kooperatiba.
Josebe Blanco. Artzaina eta idazlea.

10:30-11:30
“Lanbide tradizionalak: etorkizun jasangarri baterako sustraiak”.
Itziar de la Granja. Zumitzi Saskigintza, Zegama.
Jordi Abella. Ecomuseu de les Valls d’Àneu. PATRIM 4.0.

11:30-12:00
Kafea

12:00-13:00
“Artilea eta artzaintza ondare bizi gisa”
Laurita Siles. Artista, Mutur beltzeko sortzaileetako bat.
Sandra Clivillé. Maduixagorria, artile artisaua.

13:00-14:15
“Lurra, kultura eta jakituria: lurraldea, sustrai partekatu gisa”.
Mahai-ingurua.

Dinamizatzailea: Onintza Segurola. Kazetaria.

Parte-hartuko dute:
Goizane Álvarez. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Foru Diputatua.
Andrea López Azcona. Cultura y Ciudadanía. Ministerio de cultura.
Biziola. Goierriko Nekazarien Kooperatiba.
Laurita Siles. Artista, Mutur beltzeko sortzaileetako bat.
Jordi Abella. Ecomuseu de les Valls d’Àneu. PATRIM 4.0.

Programa

Izen ematea

Programa hau Patrim 4.0 proiektuaren parte da. PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Informazio gehiago. 

Local

Igartubeiti Baserri Museoa – (Laranjadi plaza)
Ezkio Bidea, z/g
Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa 035 España