Giza Eskubideen Zinemaldian Lander Garro zuzendariaren Lutxi eta zuhaitza filmaren proiekzioa.
1987an, Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian, hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAkidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Urigoitiaren familiaren abokatuaren eta kasuko forentsearen bidez eraikitako narrazio honetan, auziak izan zituen kontraesanak eta zalantzak aletzen dira. Zuhaitzak, dokumental honetan, memoria oso baten premia ordezkatzen du, ez ordea memoria bakarrarena.