Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

LUX TRIO: «Tomorrowland»

marzo 30

Myra Melford (pianoa), Allison Miller (bateria eta perkusioa), Nick Duston (kontrabaxua)

Lux Quartetek –Myra Melford pianistak eta Allison Miller bateria-jotzaileak zuzendua– harrotasun handiz aurkezten du bere debut eponimoa: Dayna Stephensekin (saxoak) eta Scott Colleyrekin (baxua) egindako musika-topaketa bikaina. Programak lau taldekideen konposizio originalak aurkezten ditu: gai filosofiko eta espiritualak jazzaren bidez aztertzen dituzten kantuak. Lux Quartet izenak argiak Lurreko bizitzaren aniztasunean jokatzen duen papera du inspirazio-iturri, eguzkiaren izpien bizitasunetik hasi eta ozeano sakonenetako izakien bioluminiszentziaraino; hots, bandak esploratu nahi dituen altueren eta sakoneren erreferentzia iradokitzailea. Melforden ustez, musikarien konbinazio horren ondoriozko soinua da «txinparta bat ardagaira jaurtitzea bezalakoa: dena sugar bihurtzen da berehala». The Big Takeover-en arabera, “Tomorrowlandek estandar berri bat ezartzen du XXI. mendeko free jazzerako eta post-boperako”. Oraingoan hirukote gisa emango dute kontzertua.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Club Aretoa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España