Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Magialdia 2024 – Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdia

septiembre 16, 2024 - septiembre 22, 2024

Magialdiak, Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiak, 2024an XXXVI. edizioa egingo du. Magialdiaraba jaialdia amaitu ondoren, irailaren 16tik 22ra bitartean, Euskadiko hiriburuak txoko guztietatik iritsitako magia munduko artista ospetsuenetako batzuk hartuko ditu: Taiwan, Txile, Venezuela, Argentina, Alemania, AEB, Frantzia Italia, Suitza, Errusia eta Espainia.

Zehazki, magiaren arloko 30 profesional baino gehiago etorriko dira, horien artean Magialdia sariaren azken bi irabazleak. Sari hori Espainiako, Italiako eta Frantziako hainbat kongresutan nabarmendu diren artistei ematen diete eta honako hauek izan dira azken bi irabazleak: Maurice Grange, Alemaniakoa, eta Hugo Maximiliano, Espainiakoa.

Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak jaialdiaz gozatzera animatu ditu herritarrak“Magialdia mundura zabalik dagoen leihoa delako. Izan ere, mundu mailan ospe handia duten ikuskizun magikoetara joateko aukera bikaina da, gure hiritik mugitu beharrik izan gabeJaialdi honi esker, 35 urte daramatzagu magia Gasteizera hurbiltzen; 35 urte horietan, jaialdia hazten joan da, eta ziur nago hala egiten jarraituko duela”, gaineratu du.

Hain zuzen ere, edizio hau berriro 3 kolaborazio berrirekin zabaldu da. Lehenengoari esker, Izaskun Arrue Kulturgunearekin egingo denarekin, magia ikuskizuna eskainiko da euskaraz, irailaren 22an, igandea, 18:30ean.

Bigarrenik, jaialdia grabazio baterako agertoki izango da berriro. Iaz NHK kate publiko japoniarrak Magialdiari eta Gasteizi buruz saio berezia egin zuen. Aurten Laura Gerricaechevarría gasteiztarrak ‘El asombro’ filmatuko du jaialdian, magiari eta bere barne munduari omenaldia egin nahi dion dokumentala da.

Azkenik, Artium berriro ere Magialdiaren parte izango da, familientzako ‘Amarauna’ programaren barne. Hain justu ere, Macarena Recuerda Shepherden ‘The watching machine’ ikuskizuna eskainiko da irailaren 21ean, 17:00etan.

Europa biltzar Jauregia

Urtero bezala, ikuskizunen arduradunak ez ezik, 450 profesional eta magiazale ere etorriko dira hainbat herrialdetatik (Italiatik edo Frantziatik, esate baterako) Europa Jauregian egingo diren jardueretan batzarkide gisa parte hartzeko.

Eta edizio honetan, orain arte Principal Antzokian egiten zen gala ere jauregi horretan izango da. Berrikuntza lanak direla eta, irailean magia María de Maeztu auditorioan izango da.

Programazioari dagokionez, Gasteizek bere kaleak, erakusleihoak, antzokiak, tabernak eta abar ilusionismoz beteta ikusiko ditu berriz ere: magia-ibilbideak, hitzaldi-ikuskizunak, magia liburutegian eta erakusleihoetan, ikuskizuna katedraleko arkupekoan, Magic Theatre Aihotz plazan, Nazioarteko Gertuko Magia Gala, Magia Eszena gala, gala solidarioa, bakarlarien gala eta Plaza Berrian egingo den amaierako ekitaldia.

Prentsaurrekoa sorpresarekin

Jaialdia aurkezteko prentsaurrekoan, sorpresa bat izan da, Alex Ku (Alejandro Fernandez) Sevillako mago profesionalak magia-trikimailu bat egin du zuzenean Sonia Díaz de Corcuera zinegotziarekin. Ilusionista horrek Magialdian hartuko du parte, eta asteburu honetan hirian ospatu den Ironmanan ere izan da, urte berean biak egin dituen munduko pertsona bakarra bihurtuz. Lorpen horri esker, proiektu solidario bat egin du Andex Andaluziako Haur Minbizidunen Gurasoen elkartearentzat dirua biltzeko.

Local

Kultur Birika
Anboto Plaza, 5
Derio, Bizkaia 901 España