Magialdia 2025 Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Magia zapatiletan | Andoni Magoa | Adin guztientzat | Andoni magoa argentinakoa eta euskalduna da, eta duela urte batzuk Euskal Herrian bizi da. Bere magia zuzena eta dibertigarria da, eta ikuskizun bakoitza ikusleekin partekatutako jolas bihurtzen du. Oraingoan gurean ariko da “jolasean”, Izaskun Arrue Kulturgunean.
Une bat jolasteko, ondo pasatzeko eta magiaren bidez harritzeko. Sorpresek, zentzugabekeriek eta barreak saio hau betiko gogoratzeko moduko esperientzia berezi bihurtzen dute.
Magialdia: Gasteizko nazioarteko magia jaialdi ospetsua irailero hiri osoa eszenatoki magiko bihurtzen du. Hau da bigarren aldia jaialdiak Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean ikuskizun bat ekartzen duela bere programazioaren barruan.