Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Magialdia: «Magia? y más allá»

enero 4

Pailazoa da Luis Boyano, pailazoa bihotz-bihotzez, baina baita ilusionista eta komunikatzaile petoa ere…. Tira, benetako showmana da. Magoa baino askoz gehiago da Luis Boyano, baita komikoa, mimoa, batez ere ilusionista handi bat… Taula gainera igotzen denean, harrapatu egiten du publikoa bere amaraunean.

Horrez gain, parte-hartze aktiboa eskatuko die Boyanok ikusleei emanaldian: inprobisazio-uneak sortzen ditu eguneroko elementurik arruntenekin, etengabe agertu eta desagertu egingo diren elementuekin. Ezustekoak bata bestearen atzetik, barre-algara artean. Eta amaieran, hara, La cabina de los espíritus erakutsiko digu Boyanok, eta, horren bidez, XIX. mende amaierako eta XX. hasierako magia espektralaren misterioak eta intriga ekarriko dizkigu taulara.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España