MagialdiArabaren X. edizioak magia eramango du lurraldeko 16 herritara, abuztuaren 31tik irailaren 15era bitartean.
Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizko Magialdiaren atarikoa izango da. Beraz, MagialdiAraba Arabako 16 herritan egingo da, haurrentzako eta helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak barne hartzen dituen programa batekin, hainbat artistaren eskutik, hala nola Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Altrius Magoa.
Lantegi/tailer guztiak euskaraz eskainiko dira.
MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.
Arabako Ilusionisten Elkarteak kudeatzen du programa hau; urtero Arabako Lurralde Historikoko hainbat herritan gauzatzen da, eta probintziako kultura jarduera sustatzea eta diziplina artistiko hori arabarrei hurbiltzea du helburu.
Ilusionisten Elkarteak Gasteizen eta probintzian antolatzen duen Magialdia programa ofizialaren parte da MagialdiAraba, eta egiten diren zabalkunde ekintza guztietan sartuta dago haren programazioa.
Abuztuak 31 | GESALTZA AÑANA |
Irailak 1 |
|
Irailak 2 |
|
Irailak 3 |
|
Irailak 4 |
|
Irailak 5 |
|
Irailak 6 |
|
Irailak 7 |
|
Irailak 8 |
|
Irailak 9 |
|
Irailak 10 |
|
Irailak 11 |
|
Irailak 12 |
|
Irailak 13 |
|
Irailak 14 |
|
Irailak 15 |
KOMUNIOI |