MagialdiArabak 11. urteurrena beteko du, eta lurraldeko 18 herritara eramango du ilusioa abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean.
Programa horren barruan egongo dira hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa, Andoni Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik.
Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira.
Abuztuaren 31n Lantziego bisitatuko du MagialdiArabak.
12:00: Magia tailerrak (7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat) | Zentro soziala
12:30: Magia gertutik | Tabernak
13:30: Magia ikuskizuna | Frontoia