Mendeku hitzak latinezko vindicta-n du jatorria, “zigor” edo “errepresalia” kontzeptuari erreferentzia eginez. Latinezko hitzaren sustrai hori hainbat hizkuntza eta kulturatan garatu egin da, norbaiti kalte bat (benetakoa edo hautemandakoa) itzultzearen ideia adierazteko. Elkarrizketa honetan, literaturaren historian zehar mendekuaren kontzeptua nola bilakatu den aztertuko dugu, mendekua kontzeptu gisa eleberri eta istorio mitologikoetatik literatura garaikideeneraino heltzen denez gero: Iliada-tik Hamlet-eraino, baita Fuenteovejuna-tik El Conde de Montecristo zein euskal literaturaraino. Honelako lanen bidez, mendekua suntsitzailea dela eta errepresalia ziklo amaigabe batera daramala solastuko dugu mahai-inguru honetan, Troiako hiriaren suntsiketara eraman zuen Helenaren bahiketaren kasuan ikusi daitekeen moduan.
“Begia begi truk, denak itsu” leloak mendekuaren azaletik haratago begiratzera erronka egiten digu, eta justiziaren, barkamenaren eta errukiaren konplexutasunak aztertzera. Izan ere, elkarrizketaren eta hausnarketaren bidez, geure esperientzien egia sakonenak argitu ditzakegu, eta adiskidetzeko eta bakerako bidea aurkitu.
Mendekua justizia bilatzeko modu zilegia da, ala oinaze eta sufrimenduzko ziklo amaigabe batean murgiltzen gaitu?
Gai guzti hauek mahai-ingurura gonbidatutako moderatzaile eta hizlariek aztertu eta eztabaidatuko dituzte.
Hizlariak:
Moderatzailea:
Antolatzailea: