Oharra:
Mahai-inguruaren izenburu osoa: Donostia ante el reto demográfico: envejecimiento, cuidados y cohesión social
Donostia aldatzen ari da. Hiriak bilakaera demografikoa bizi du, biztanleriaren zahartzeak, zaintza-premien gorakadak eta beste herrialde eta kultura batzuetatik datozen bizilagun berrien etorrerak markatuta. Prest al dago Donostia erronka horiei aurre egiteko? Nola berma dezakegu hiri kohesionatu, inklusibo eta solidarioa?
Foro honek hausnarketarako gune irisgarri eta parte-hartzailea ireki nahi du, herritarrek, profesionalek, erakundeek eta gizarte-eragileek ideiak, esperientziak eta proposamenak partekatzeko aukera izan dezaten. Donostiaren etorkizuna guztion artean eraikitzen delako: zaindu gintuztenak zainduz, iristen direnak hartuz, eta batzen gaituzten loturak indartuz.
Moderatzailea: Eva Monente, Radio San Sebastiáneko erredaktore burua eta Hoy por Hoy saioko albistegien editorea