
Mahai-inguru honetan bizikletaren erabileraz arituko dira hiru erabiltzaile eta Emakundek gidatutako ikerketa baten txostena ere aurkeztuko da. Mahai-inguruaren izenburu osoa: Mujeres pedaleando por la ciudad: miradas desde la investigación y la acción colectiva.
Gure hiriak erregai fosiletan eta lan produktiboan oinarrituta garatu dira, bizikleta bezalako garraiobide iraunkorrak baztertuz. Lanaren sexu-banaketarekin eta genero-sozializazio desberdinarekin batera, emakumeek gizonek baino gutxiago erabiltzen dute bizikleta. Genero-arrakala hori indartu egiten dute aurreiritzi eta estereotipo matxistek, bai eta emakumeek hiri-ingurunean bizi dituzten jazarpen- eta indarkeria-esperientziek ere.
Baina gero eta emakume gehiago igotzen dira beren bizikletetara egunerokoan. Garraiobide horren bidez, emakumeek hiria eraldatzeko eta bizitzeko eta mugitzeko modu nagusiak zalantzan jartzeko duten eskubidea baliatzen dute.
Saio honetan, Emakumeak bizikletaz euskal hiriburuetako kaleetan. Diagnostiko parte-hartzailea ikuspegi feministarekin (Emakunde, 2025) txostena aurkeztuko da.
Parte hartuko dute: